XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzen perpendikularrak. Bi punturen arteko distantzia

Bi zuzenek puntu batean elkar ebakitzen dutenean, zuzen ebakitzaileak direla diogu.

Zuzen ebakitzaileak lau eskualde angeluar mugatzen dituzte.

Zuzen perpendikularrak deitzen dira ebagikeran lau eskualde angeluar berdin sortzen dituztenak.

Eskualde angeluar desberdinak sortzen dituzten zuzenak, zuzen zeiharrak dira.

Elkar ebakitzen ez duten zuzenak, zuzen paraleloak dira.

Zuzen paraleloek, planoa hiru eskualdetan bakarrik zatitzen dute.

Hurrengo zuzenen egoeretatik zein da egia E eta zein gezurra G?

Osatu:

Perpendikularrak eta ebakitzaileak

Paraleloak eta ebakitzaileak

Paraleloak eta zehiarrak

Ebakitzaileak eta zeiharrak